Whatsapp bidez egindako kontratua: arrazoi eman digute

Bazegoen garai bat whatsapp gabe bizi ginena, baina ez dugu gogoratzen.

Ostera, jende guztiaren artean horren ohikoa den tresna orain ari da epaitegietan ikusten, eta epaitegiak orain ari dira whatsapp bidezko elkarrizketak baloratzen, kasuan kasu bakoitzaren balioa ebazteko.

Internet bitartez pertsona partikularrek egiten dituzten salerosketetan oso ohikoa da tratu guztia whatsappez egitea. Saltzaileak eta erosleak bide honen bitartez egiten dute harremana, eta bide honen bitartez finkatzen dituzte salerosketaren zehaztasunak: prezioa, bidalketa, salgaia ematea, epea, ordainketak, etab.

Tratugiletako batek whatsapp bidezko elkarrizketan hitzartutakoa betetzen ez zuela-eta, auzia epaitegietara eraman genuen, whatsapp bidez hitzartutakoa kontratu bat zela eta beraz kontratu baten balio osoa zeukala defendatuz.

Epaitegiak arrazoia eman digu, onartu du whatsapp bidez hitzartutakoa kontratua dela, eta beraz, bete egin behar direla kontratu horretan alderdietako bakoitzak hartu dituen betekizunak. Epaiak dio:

“La forma de formalización del contrato – vía wathsapp- no es impedimento para su posible validez, dado el principio general de libertad de forma que consagra nuestro ordenamiento en el artículo 1278 del Cc, artículo que dispone “Los contratos serán obligatorios, cualquiera que sea la forma en que se hayan celebrado, siempre que en ellos concurran las condiciones esenciales para su validez”.

Gure bezeroa salerosketa gauzatzeko ezinean zebilen. Orain, epai honi esker, lortu du whatsapp bidez egin zuen salerosketa hitzartu zuen baldintzetan gauzatu ahal izatea.

, , ,

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *