Gipuzkoan jarauntsi, Bizkaian jarauntsi

Oso ohikoa da gure lanean bezeroen jaraunspen kontuak aurrera eramatea. Izan daitezke oinordekoen arteko tramite adostuak, izan daitezke oinordeko jakin baten interesen defentsa, gainerako oinordekoen aurka. Modu batera zein bestera, jaraunspen guztien banaketan komuna den tramite bat dago: ondasunak jasotzeko Foru Ogasunaren aurrean egin behar dugun Oinordekotza Zergaren deklarazioa.

Azkenaldian egokitu zaigu Bizkaian zein Gipuzkoan aritzea, eta horrek aukera eman digu bi ogasunek, Oinordekotza Zergari dagokionez, zerga araubide desberdinak dituztenez, irizpide eta beraz zerga-tipo desberdinak ere badituztela egiaztu ahal izateko.Kasu batzuk azalduko ditugu hemen, eredu orokorrenean oinarrituta, nahiz eta gero kasuistika zabalagoa izan.

Aurretik esan: zein lurraldetako zerga araubidea aplikatzen den jakiteko eskubide sorrerazlearen (hildakoaren) helbide fiskalera  joan behar dugu. Jarauntsia sortu duen hildakoa Igorren bizi bazen, Bizkaikoa. Soraluzen bizi bazen, Gipuzkoakoa. Nahiz eta jarauntsia jasoko duena beste lurralde batean bizi, Gasteizen zein Lugon.

Bizkaian Oinordekotza-Zerga 3/1993 Foru Dekretu Arauemaileak arautzen du, eta Gipuzkoakoa berriz 3/1990 Foru Arauak (1/2014ko Foru Arauak ezarritako aldatutekin).

Bi adibide, Gipuzkoan eta Bizkaian, bi lurraldeetan 100.000 euroko jaraunspen bat, edo 50.000 euroko jaraunspen bat jasota, oinordekoek Foru Ogasunari Oinordetza Zerga dela-eta ordaindu beharrekoa.

Gipuzkoan 100.00 € 50.000 €
Gurasoengandiko oinordetza 0 €

0 €

Anai-arreba edo neba-ahizpengatiko oinordetza 14.142,22 €

3.196,96 €

Osaba-izebengandiko oinordetza 14.142,22 €

3.196,22 €

Lehengusu-lehengunsinegandiko oinordetza 21.071,31 €

7.746,22 €

Bizkaian 100.00 € 50.000 €
Gurasoengandiko oinordetza 0 €

0 €

Anai-arreba edo neba-ahizpengatiko oinordetza 4.313,12 €

72,93 €

Osaba-izebengandiko oinordetza 6.032,94 €

736,47 €

Lehengusu-lehengunsinegandiko oinordetza 9.957,52 €

3.939,70 €

Bi lurraldeen artean berdina den kasu bakarra guraso edo aiton-amonengandiko oinordetza da: bi lurraldeetan 400.000 eurotik beherako baloreko jaraunspena zergaz salbuetsita dago. Hortik aurrerako balorea, %1,5ean ordaintzen da.

Gainerako kasuetan, alde handia dago gutxieneko salbuetsian:

Gipuzkoan anai-arreba edo neba-ahizpa, eta osaba-izeba baldin bada hildakoa, 16.150 euroko balorea dago salbuetsia. Bizkaian berriz, 40.000 euro lehen kasuan, 20.000 euro bigarrenean dira salbuetsitako baloreak.

Lehengusu-lehengusinen kasuan, Bizkaian ez dago salbuetsitako balorerik, eta jaraunspenaren balio osoari aplikatzen zaio tipoa. Gipuzkoan berriz, lehen 8.075 euroak salbuetsita daude, hortik aurrera aplikatzen da zerga-tipoa.

, , , ,

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.