2016 urtean egindako lanaren emaitza (I)

1. Urtea  2015eko urrian EAEn indarrean sartu ziren bi lege garrantzisu aplikatzen hasi genuen:

    • 7/2015 LEGEA, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa. Bi aipamen lege honetan: epaileak seme-alaben  zaintza eta jagoletza partekatua erabakiko duela, alde batek behintzat eskatzen duenean eta adingabeen interesen kalterako ez bada; eta familiaren etxebizitzaren erabileraren inguruko eraentza berria.

    • 5/2015 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa. Besteak beste, oinordetzetan ondorengoen senipartean aldaketa esanguratsua ekarri duena: senipartekoa orain seme-alabei edo ondorengoei utz dakieke, eta jarauntsiko ondasunen herena da. Gogoan izan Lege honek aldaketa ezarri baino lehenago, senipartea beti seme-alabentzat zela, eta beti ondasunen bi heren.

2. Otsailean automobilen istripuek sortutako gatazkak izan genituen protagonista. Kasu batzuetan epaitegira iritxi behar izan genuen, beste batzuetan nahikoa izan zen aseguruekin negoziazio bitartez aritzea. Guztia helburu bakar batekin: istripuan kaltetutako asegurudunaren kalteordaina bermatzea. Hiru kategorietan bana ditzakegu kasuak:

    • norbere aseguruak dagokion kalteordaina ordaintzeari uko egin edo ordaintzeko orduan jaramonik egiten ez duenean.
    • asegurudunak jasandako kalteak aseguruak peritatutakoak baino handiagoak ziren kasuak.
    • aseguruduna eta norbere aseguruaren artean interes gatazka dauden kasuak.

3. Martxoan, pertsonen gaitasuna aldatzeko edo pertsonak ezgaitzeko prozedurei ekin genien. Urte osoan zehar eraman ditugu norbere burua edo ondasunak gobernatzeko muga edo ezgaitasuna dutenen gaitasuna aldatzeko prozedura judizialak. Ezgaitasun osoa dutenek tutore baten beharra daukate, bere gaitasuna ordezkatu dezaten legez. Eta gero eta gehiago dira ezgaitasuna alor batzuetan baino ez dutenak, horiei kuradore bat izendatu beharra dago, ezgaituta dauden alor horietan bere gaitasuna ordezka dezan.

4. Apirilean Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak epai garrantzitsua eman zigun: deuseztatu egin zituen gure bezero batek banku batekin kreditu txartel bidez kontratatutako mailegu pertsonal baten interesak, bai ordainketa interesak, bai berandutza interesak.

Ordainketa interesak deuseztatzeko erabiltzen zuen argudioa izan zen interesok kontratuaren baldintza orokorretan zeudela, inolako zehaztasun, argitasun edo garbitasunik barik, eta zehazgabetasun horrek mailegua eskatu zenean indarrean zegoen 7/1998 Legea, kontratazioko baldintza orokorrak arautzen zituena, urratzen zutela.

Berandutza interesak berriz, deuseztatzen ditu %24,71 eta %26,82 artekoak zirelako, kontsumorako kredituei aplikatzen zitzaien interes aktiboa (TAE) %8,50 zen garaian.

«la concesión irresponsable de préstamos al consumo a tipos de interés muy superior a los normales, que facilita el sobreendeudamiento de los consumidores y trae como consecuencia que quienes cumplen regularmente sus obligaciones tengan que cargar con las cocnsecuencias del elevado nivel de impagos, no puede ser objeto de protección del ordenamiento jurídico».

5. Maiatzean, baita ere Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko auto bat izan genuen, oraingoan 1. sekziokoa, penala, urte bete eta bederatzi hilabeteko eta  bi urteko gartzela zigorra jaso zuen bezero baten gartzela zigorra etetea ebazten zuena.

Ebazpen honetan auzitegiak azaltzen du zigorra betetzeko eredua hiru printzipiotan oinarritzen dela:

    • erantzuna ekintza antijuridikoarekiko egokia izatearen printzipioa.
    • biktimaren babesaren printzipioa.
    • zigortua komunitatean bergizarteratzeko printzipioa.

Gure bezeroaren kasuan, kontutan izan zuen biktimei kalteordaina ordaindu izana, eta delitua egin ondoren, enplegu bat edukitzea eta bergizarteratzeko ahaleginetan ibiltzea.

6. Ekainean egile eskubideen arloan egindako lanak nabarmentzen ditugu, bi aholkularitza txosten.

  • bata erakunde batentzat, eskultura batzuen egile eskubideen lege eraentzari buruz.
  • bigarrena pertsona fisiko batentzat, egile eskubideen gai zen lan bati buruzko sariaren inguruan.
, , , , , , , , , , , , , , ,

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.