Kolejiatu txartela berrituta

20160705_144235

Ia hogeitabost urte pasa dira “Gipuzkoa’ko Abokatuen Kolegioa”n izena eman nuenetik eta abokatu moduan lanean hasi nintzenetik. 1992ko urtarrilaren 10ean izan zen, duela 24 urte eta hilabete batzuk.

Denbora guzti honetan aritu naiz abokatutzan orduan egin zidaten txartelarekin. Gaur, garaiari egokitzeko, agiria berritu dut, orain Gipuzkoako Abokatuen Elkargo prestuak egin dit, nire lehen abizenak euskal grafia dauka, txartelak txipa, eta ia hogeitabost urte ez dira alperrik joan.

2017 urtea gure 25. urteurrena izango da abokatutzan. Bezeroaren alde lanean topatuko gaitu.

, , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude