Behar dituzun zerbitzu guztiak eskaintzen dizkizugu. Zuzenbide zibila eta penala. Aholkularitza eta defentsa judizioan.
-
Zuzenbide zibila oro har, eta bereziki:
- Familia zuzenbidea: dibortzioak, banaketak, izatezko bikoteak, seme-alaben inguruko neurriak, ezkontza barruko eta ezkondu gabeko bikoteen ekonomia eraentzak, umeen zaintzak, pentsioak…
- Jarauspenak, testamentuak, testamentu bariko oinordekotzak, herentziarengatiko erreklamazioak.
- Obligazioak eta kontratuak: salerosketak, errentamenduak, maileguak, usufruktuak, dohaintzak … Erredakzioa, negoziazioa, betetzeak edo ez betetzeak sor ditzaken arazoak, interpretazioak, diru-erreklamazioak…
- Pertsonen gaineko zuzenbidea: ez-gaitasunak, tutoretzak, nahitaezko itxialdiak, atzerritarrak, nazionalitatea, gurasotasuna, adin txikikoak …
- Jabetza horizontala: jabekideen komunitateetako arazoak: igogailuak, kuotak, konponketak …
- Erantzunkizun zibila: istripuak, automobil-istripuak, erreklamazioak aseguruei …
- Egile eskubideak: idazle, itzultzaile, marrazkilari eta interpretarien egile eskubideen aitortzak eta kudeaketak sortzen dituen arazoak: kontratuen erredakzioa, integrazioa, eskubideen defentsa … Copyright, copyleft.
- Marka eta izen komertzialen gaineko aholkularitza, erregistroa eta defentsa.
- Elkarteen zuzenbidea: aholkularitza eta defentsa: sorrera, eraketa, funtzionamendua …
-
Zuzenbide penala
- Asistentzia atxilotuari komisaldegian eta epaitegian.
- Defentsa edo akusazio partikularra delitu eta falta mota guztietan: lesioak, mehatxuak, sexu-erasoak, kalumniak, injuriak, jabetzaren aurkako delituak, emakumeen aurkako edo famili barruko indarkeria, osasun publikoaren aurkako delituak …
-
Aholkularitza eta defentsa judizioan