Sarritan sortzen den galdera: Hil da inguruko pertsonaren bat, ez du egin testamenturik, edo egindako testamentuak ez du balio.
Eta ez dauka gurasorik, aiton-amonarik,ez ezkontiderik, izatezko bikotekiderik; ez ahizpa-arreba-anai-nebarik;ez ilobarik. ez lehengusu-lehengusinarik.
Norentzat dira orduan hildakoaren ondasunak? Nor geratzen da harena izandako etxebizitzaren jabetzarekin, hark aurreztutako bankuko diruekin?
Espainiako Kode Zibileko 956 artikuluak xedatzen du hildako horren ondasunen xedea zein izango den esandako oinordekorik ez balego:
«estatua izango da jaraunsle. Etatutak hildakoaren egoitzak udal erakundeei, ongintza, heziketa, gizartekintza edo lanbideko direnei, jarauntsiaren herena esleituko die, erakundeok publikoak izan zein pribatuak izan; eta beste heren bat, hildakoaren probintzian ezaugarri berekoak diren erakundeei. Batzuen eta besteen artean lehentasuna izango dute hildakoa lanbidez zein erakun kide izan eta jarduerarik gehiena zeinetan egin, eta erakunde horiek, nahiz eta halakoak estatu osorako izan. Beste herena Herri Zorraren Amortizazio Kutxarako desinatuko da, salbu eta jarauntsiko ondasunen izaera dela medio, Ministroen Kontseiluak erabakitzen duenean jarauntsiko ondasunei, oso-osorik zein zati batez, beste erabilera bat ematea».
Deja una respuesta