Borondatezko Jurisdizkioko agerraldi bat izan da, Eibarko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegian. Auziaren demandatzailea euskalduna izanik, epaitegi horretako Justizia Administrazioaren Letraduaren aurrean, bi lekukok, eta defentdatzaile judizial izateko proposatutako pertsona batek, euskara hutsean egin dute agerraldia, eta hizkuntza horretan jaso da, aldi bereko itzulpenik egin beharrik gabe. Lehen aldiz niretako.
Nolatan izan den posible:
- Alderdi demandatzaileak, geuk, eskatu egin dugu.
- Epaitegian deklaratu behar zuten guztiak elebidunak ziren.
- Epaitegiko Letradua (lehen idazkaria esaten zitzaiona) elebiduna da, eta agerraldia bere aurrean egin beharrekoa zen, epailearen esku hartzerik gabe. Epaileak bertan egon behar izan balu, ezingo litzatekeen agerraldia euskara hutsean egin.
- Epaitegiko langilea, akta idatziz jasotzeko arduraduna, elebiduna da.
- Ministeritza Fiskala deitua zegoen agerraldira, baina ez da agertu. Egon izan balitz, nekez euskara hutsa.
- Epaitegiko Letraduari eta langileari esker, programa informatikoa bi hizkuntzetarako gertatuta izanik ere, moldatu egin dute euskaraz aritu ahal izateko.
Orain epaibideak jarraitzeko, akta epaitegiko itzultzaileari pasako diote, eta har edukia gaztelerara itzuli, Fiskalak txostena egin ahal izan dezan, eta ondoren Epailearen eskuetara pasa dadin.
Deja una respuesta