Bezero honek kasu oso argia planteatu zigun:
“Nire aitak nazionalitate belgiarra du, eta azken hamar urteetan Euskadin bizi da. Etxebizitza bat dauka Ondarroan eta beste bat Bruselasen. Heriotza gertatuta, zein izango litzateke oinordetza legea? Belgikakoa ala Euskadikoa? Eta ordaindu beharko genituzken zergak, non?”
1. Aplikagarria den oinordetza legea: Espainiako Kode Zibilaren 9. artikuluaren arabera, “pertsona fisikoen naziokotasunak eratortzen du haiei dagokien lege pertsonala. Lege horrek arautuko ditu gaitasuna eta egoera zibila, familiaren eskubideak eta eginbeharrak, eta heriotzaren ondoriozko oinordetza.”
Beraz, nazionalitate belgiarra duen herritarraren heriotzaren ondoriozko oinordetza Belgikako legeak arautuko du, nahiz eta bizitzako azken ohiko bizilekua Ondarroan izan eta heriotza bertan gertatu.
2. Aplikagarri den oinordetza zerga: oinordetza zerga betebehar pertsonal bat da, ondasunak oinordetzan jasotzen dituzten pertsonak daude behartuta oinordetza zergan. Oinordekoak Espainiako Estatuan ohiko bizilekua baldin badu, Ondarroan hil den (eta ohiko bizilekua zuen) pertsona horren oinordetzaren deklarazioa Bizkaiko Ogasunari egin behar zaio.
Horixe dio 4/20015 Foru Arauak, Oinordetza eta Dohaintzaren Zergari buruzkoak aipatzen duenean zerga honen aplikazio-eremua, zerga noiz deklaratu beharko den Bizkaian:
“«Mortis causa» eskuraketetan, baldin eta sortzapenaren egunean kausatzailearen ohiko bizilekua Bizkaian badago.”
Utzi erantzuna