"Por ello está justificado que no se leyese el contrato al igual que nadie se lee el seguro de vida o de hogar asociado al préstamo hipotecario. Ésta es también la "gran jugada" de las entidades que venden estos productos ya que aprovechan la petición de financiación para "introducir" el SWAP como algo adjunto, accesorio, adicional pero sin coste adicional alguno. Ello envuelve el SWAP de una apariencia inocua y facilita la aceptación del cliente en una suerte de "trampa" bien tejida por la entidad de crédito demandada. Precisamente este contexto o escenario contractual se une al uso de conceptos confusos como "cobertura" y "sin coste" y todo ello provoca un error esencial en el cliente".
Eibarko Lehen Instantziako 1 zenbakiko Epailearen epaia erabat garbia da gure bezeroak Banco de Santanderrekin sinatutako Swap kontratua deuseza deklaratzerakoan. Bankuak ez zuen bete bezeroari informazioa emateko obligazioa. Bankuak, nahasmena sortuz, eskatu ez zuen produktu tranpa bat saldu zion bezeroari. Kontratuaren ondorioz, bankuak ia 8.000 euro kobratu zizkion bezeroari. Eta orain epaitegiak bezeroak informazioa izan gabe sinatu zuen kontratu hura deuseztzat jotzen du, eta ondorioz, bankuak bidegabe kobratutako dirua bueltatu behar dio bezeroari, interesekin.
Honako argudioak erabili dira:
– Swap kontratua interes tipoen elkartruke finantzieroen kontratu bat da, eta berau baloratzeko formazio finantzieroa behar da, edozein banku-bezero arruntek daukana baino formazio altuagoa.
– Kontratuaren nondik norakoa azaltzen eta ulertzen zaila denez, bankua behartuta dago azalpen eta informazioan ahalegin berezi bat egitera, bezeroak sinatutakoa ondo uler dezan.
– Bezeroari informazioa eman behar zaio kontratatzen duen produktuari buruz, kontratatzerakoan hartzen duen arriskuari buruz eta baita ere kantzelazio gastuei buruz.
Guk epaitegira eraman dugun kasu honetan, epaiak honakoak eman ditu frogatutzat:
– Bezeroak Banco de Santanderreko sukurtsaleko zuzendariak emandako paper batzuk sinatu zituen, ez kontratu osoa, eta ez zioten eman kontratuaren kopiarik.
– Zuzendariak ez zuen ez foileto ez informazio idatzirik entregatu bezeroa sinatzen ari zen Swap kontratuaren inguruan. Halaber, ez zuen produktuaren informazio zehatzik eman, ezta azaldu gerta zitekeela kontratuaren ondorioz bezeroak bankuari dirua ordaindu behar izatea (horrelaxe gertatu zen). Era berean, ez zion adierazi produktua epea bukatu baino lehen kantzelatuz gero (kontratua bost urterako zen) kostu kopuru altu bat ordaindu beharko zionik bankuari.
– Bezeroak ez zuen kontratua irakurri, baina irakurri izan balu ere ez zukeen ulertuko. Gainera, bezeroa finantzetako profesionala ez zenez, bankuak obligazioa zeukan hitz eta adibide bitartez produktuaren ezaugarriak azaltzeko. Sinatutako kontratuan ez dago inongo adibiderik aditzera eman dezakeena zeintzuk izan daitezken kontratuaren ondoriozko likidazioak.
Frogatutako egitate eta argudio juridiko horretxek oinarritzat hartuz, epaiak ondorioztatzen du kontratuari eman zitzaion adostasuna deuseza dela akasduna izan zelako, eta beraz, kontratua deuseza deklaratzen du, kondenatzen du bankua bezeroari kontratuaren ondorioz kobratutakoa buelta deizaion, interesekin, eta juizioaren gastuak ordaintzeko zama ezartzen dio.
Hori guztia Eibarren gertatu da 2014ko otsailaren 17an emandako epaian. Banco de Santander-ek gorajotze errekurtsoa ipiniko balu, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak egitate eta argudioak berriro aztertu beharko lituzke.
(Editatuta: Banco de Santander-ek ez du errekurtsorik jarri, eta beraz epaia irmoa da. Gure bezeroak modu bidegabean ordaindutako diru kopurua gehi horren interesak berreskuratuko ditu)
Utzi erantzuna