Tele5 gure bulegoan

Gaur Tele5 telebista kate espainiarra etorri da bulegora, guri elkarrizketa bat egitera egun hauetan Vigoko epaitegi batek emandako epai baten harira.

Vigoko Lehen Auzialdiko 13 zk. Epaitegiak irailaren hasieran epai bat eman du, whatsapp bidez egindako elkarrizketa bat kontratu moduan aitortuz, eta ondorioz, ebatzi du kontratu hori loteslea zela elkarrizketa egin zuten bi alderdientzako, eta beraz, bertan finkatutako baldintzak bete egin behar dituztela bi alderdiek.

2019ko irailekoa da epai hau.

Kazetariek whatsapp bidezko kontratuen aurrekari judizial bat topatu dute Vigoko kasua aztertzerakoan: gure epai bat.

2015ko irailean epaitegietara eraman genuen whatsapp elkarrizketa bidez finkatutako kontratu baten beterazpena, eta epaitegiak arrazoia eman zigun. Ponferradako Lehen Auzialdi eta Instrukzioko 1 zk. Epaitegiak gure bezeroaren alde eman zuen epaia. Hementxe kontatu genuen.

Auzi honetan ezinbestekoa izan zen alderdi biek kontaktua whatsapp bidez izan zutela onartu izana. Hori frogatzat hartuta, epaileak argudiatu zuen kontratua egiteko orduan forma askatasuna ezartzen duela Espainiako Kode Zibilak, kontratuak adostasun hutsaren bitartez burutzen direla, adotasuna whatsapp bidez emantzat ulertu zela, eta hortik aurrera alderdiak hitzartutakoa betetzera behartuta daudela.

Lau urte hauetan whatsapp elkarrizketak egunerokoan horren ohiko ditugunez, epaitegietan ere froga moduan oso erabiliak dira. Baina gero eta gehiago jar daiteke bere balioa zalantzan. Izan ere, egun oso erreza da pantailari ateratako argazkiak edo paperean jasotako transkripzioak manipulatzea. Orain froga moduan erabiltzekotan, beste alderdiak elkarrizketaren edukia onartu ezean, aholkatzen dugu aditu informatiko batek berrets dezala whatsapp elkarrizketaren benetakotasuna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.