Laboa Gertutik Musika Instalazioaren kontratuak

Laboa Gertutik Jardunaldia antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrak, urriaren 15etik 17ra bitartean. Jardunaldi horiei buruzko informazio guztia hemen dago, eta beraz ezer berririk gehitu dezakegu kantariaren edo bere lanaren inguruan.

Jardunaldi horien barruan Musika Instalazioa ikusgai dago Koldo Mitxelena Kulturunean azaroaren 23a arte. Instalazio hori antolatu ahal izateko, atsegin handia izan da guretzako egile eta irudi eskubideen inguruko marko legala antolatzen parte hartzea.

Instalazioak entzungai dauden kantuak, eta ikusgai dauden marrazki, grabatu, argazkiak, ikusentzunezkoak etab lege aldetik erakusteko moduan ipintzeko eta erregulazio egoki bat emateko, lau kontratu prestatu ditugu:

– Kantuen gaineko eskubideak uzteko kontratua.

– Marrazki, margolan, grabatu, litografia, argazkilanen gaineko eskubideak uzteko kontratua.

– Ikusentzunezko lanen gaineko eskubideak uzteko kontratua.

– Mikel Laboaren beraren  irudi eskubideak uzteko kontratua.

– Instalazioan agertzen diren sortzaileen irudi eskubideak uzteko kontratua.

Lehen hiru kontratuen bitartez, lanen gaineko erreproduzioko, komunikazio publikoko eta banaketako eskubideen lagapena arautu da, eta dagokion kasuetan baita ere eraldaketa eskubidea.

Azken bi kontratuek ez zeukaten egile eskubideekin zerikusirik, baizik eta edozein pertsonak bere irudia erabiltzeko duen eskubidearen gainekoak ziren.

Kasu guztietan eskubideak sari-trukerik gabe utzi dira. Saririk barik, baina lege eta arau aldetik ondo babestuta.

, , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.