Epaitegietara jotzeko tasak desagertu dira

Martxoaren 2tik pertsona fisikoek ez dute tasarik ordaindu behar Espainiako epaitegietan aurkezten dituzten demandengatik.

Duela bi urte ezarri zuen Espainiako gobernu honek epaitegietara jo ahal izateko tasak ordaintzeko obligazioa, Gallardon justizia ministro zela. Orain, herritarrek 500 milioi euro ordaindu dituztenean epaitegietara jotzeko eskubidea erabili ahal izateko, hauteskunde urtean, gobernu berak, justizia ministroa aldatuta, tasak ordaintzeko obligazioa ezabatu egin die pertsona fisikoei.

Eta hori Lege-Dekretuaren bidea erabiliz. Aipatu Lege-Dekretua, Konstituzioaren 86. artikuluaren arabera, "aparteko eta presazko beharrizana dagoenetan" erabiltzeko tresna dela.

Abokatuen kolektibo guztiak izan ditu aurrez-aurre gobernuak tasen kontuan. Izan ere, ordaintzeko obligazioak milaka herritar utzi ditu euren eskubideak defendatzeko auzitegietara jotzeko eskubidea erabiltzeko aukerarik barik.

Zalantzan geratuko zaigu zein izan ote den aldaketarako arrazoia: abokatuen kolektiboen presioa, ala hauteskunde urtea.

, , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.