Auzitegietako Tasen Legea

Joan zen azaroaren 22an sartu zen indarrean Gallardon Justizia ministroak bultzatu duen Auzitegietako Tasen Lege berria (10/2012; ikus BOE). Lege honek epaile, fiskal, abokatu eta  prokuradore elkarteen haserrea jaso du, tasek herritar guztiei eragiten dizkietelako eta  garestiak direlako.

Elkarte hauen iritziz, legeak herritar guztiek justiziaren babeserako duten eskubidea urratzen du, Espainiako Konstituzkoan jasotako oinarrizko eskubidea.

Auzitegietako Tasen Legea Espainiako lurralde osoan aplikatuko da, honako arlo hauetan:

  • Arlo zibilean
  • Arlo kontentzioso-administratiboan
  • Lan arloko epaitegietan

Ez da aplikatuko beraz arlo penalean.

Arlo zibilean gaur egun epaitegietan eramaten diren prozedura gehienetan ezartzen da tasa. Tasarik txikiena 150 eurokoa da, eta handiena, Auzitegi Gorenera jotzeagatik, 1.200 eurokoa.

Arlo kontentzioso-administratiboan Administrazioaren kontrako errekurtso bat jartzen den orotan ordainarazten da tasa, ez bada oinarrizko eskubideen edo hauteskundeen  inguruko gaietan. Ordaindu beharreko gutxienekoa 200 euro dira, gehienez 1.200.

Lan arloan gora jotzen duten errekurtsoetan bakarrik aplikatzen da tasa, ez lehen  auzialdian. Zenbatekoa, 500 euro eta 750 euro bitartekoa.

Tasak herritar guztiok ordaindu beharko ditugu. Ordaintzetik salbuetsita daude gutxieneko dirusarrerak izateagatik, doanik litigatzeko eskubidea aitortuta daukatenak.

Ikus BOE

Los comentarios están cerrados.